Sariak pilatzen jarraitzen dute

Ataria 2020ko azaroaren 4a

Sariak pilatzen jarraitzen d 4 1604438535902
Sariak pilatzen jarraitzen d 1 1604438534542
Sariak pilatzen jarraitzen d 2 1604438535178
Sariak pilatzen jarraitzen d 3 1604438535529

Danok Danena halterofilia taldeko pultsulariak txapelketetan parte hartzeko aukera izaten ari dira eta, ohi moduan, sariak lortzen ari dira. Aurreko larunbatean, absolutu mailako Euskadiko Txapelketan parte hartu zuten, banaka zein taldeka, Gasteizen.

Taldeka mutiletan bakarrik osatu ahal izan zuten Gipuzkoako taldea, bertako hamar pultsularietatik zortzi Danok Danenakoak zirelarik. Txapeldun geratu ziren.

Gizonezkoen banakakoan, Jon Kepa Kortajarenak bigarren egin zuen 61 kiloko kategorian; Ekaitz Kortajarena txapelduna izan zen eta Andres Rubiños bigarren 67 kilokoan; Pablo Ucero hirugarren izan zen 73 kilokoan; Mikel Alvarez txapeldun izan zen 81 kilokoan; Jon Rodriguez bigarren izan zen 89 kilokoan; Gorka Enjilo bigarren izan zen 96 kilokoan; eta Aitor Tecedor irabazle izan zen 102 kilokoan. Kategoria guztiak kontuan izanik, Mikel Alvarez izan zen txapelduna eta Ekaitz Kortajarena hirugarrena.

Emakumezkoen banakakoan, Naiara Madrid txapelduna izan zen 49 kiloko kategorian; Ana Zubiarrain bigarren izan zen 64 kilokoan, eta Alazne Gomez txapeldun izan zen 71 kilokoan. Horrez gain, Naiara Madridek Euskadiko errekorra bi aldiz hobetu zuen bi denboratako modalitatean, 68 kilo eta 70 kilo altxatuz, eta horrek ere ahalbidetu zion total olinpikoko marka ere bi aldiz hobetzea, 118 eta 120 kiloko markekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!