Halterofiliako txapelketak egiten hasi dira

Ataria 2020ko urriaren 31

Gipuzkoako Txapelketa, Espainiako Txapelketa eta Euskadiko Txapelketa jokatu dira zenbait mailatan, eta bertan Danok Danena taldekoek emaitza onak lortu dituzte.

Etenaldia eta gero, berriro ere ekin diote halterofiliari eta hasiak dira egutegian planifikatutako txapelketak martxan jartzen. Urriaren 10ean, Zarautzen, 15 urtez azpiko, 17 urtez azpiko eta junior mailako Gipuzkoako Txapelketa izan zuten, eta bertan Danok Danenako Eki Lizaso 15 urtez azpiko txapelduna izan zen. Jon Kepa Kortajerena 17 urtez azpiko txapelduna izan zen, eta errekor berria ezarri zuen 55 kilo kategorian, bi denbora modalitatean, 96 kilo altxatuz. Maila horretan bigarrena izan zen Eki Lizaso, eta junior mailan Kortajarena izan zen txapelduna eta Lizaso bigarren.

Urriaren 17an Coruñan Espainiako Junior Txapelketa egin zen eta bertan Danok Danenako Alazne Gomez Peña bosgarren postuan sailkatu zen. Urriaren 24an, berriz, Zarautzen 15 urtez azpiko, 17 urtez azpiko eta junior mailako Euskadiko Txapelketa izan zuten eta ondorengoak izan ziren emaitzak: Eki Lizaso txapelduna 15 urtez azpikoan; Jon Kepa Kortajarena bigarren eta Lizaso hirugarren 17 urtez azpikoan; junior mailan Alazne Gomez izan zen txapelduna, eta Kortajarena hirugarren izan zen.

Gaur Gasteizen Euskadiko Banakako eta Taldekako Txapelketan parte hartuko dute Danok Danena taldekoek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!