Feminismora hurbiltzeko saioa egingo dute Zizurkilen

Ataria 2020ko urriaren 16a

Solasaldia urriaren 21ean izango da, 19:00etan, Plazida Otaño liburutegiko ikasgelan. Aurrez eman behar da izena udal bulegoetan.

Feminismoaren oinarriak landuko dituzte datorren asteazkeneko solasaldian: Feminismoa zer den, feminista izateak zer suposatzen duen… Mota horretako gaiei buruz eztabaidatuko dute, adin-tarte guztietako emakumeak elkartuta.

Aforoa kontrolatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea Zizurkilgo udal bulegoetan edo 943 69 10 12 telefono zenbakian (4. aukera). Tertulia horretan landuko diren gaiei buruzko testuak eskuratu ahal izango dira aurrez, nahi izanez gero, Zizurkilgo udal bulegoetan.

Zinegoak Zizurkilen

Hurrengo astean, hilaren 28an, Zinegoak, Bilboko 17. Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiko lan onenen sorta ikusteko aukera izango dute Zizurkilen, 19:00etan, Plazida Otaño liburutegian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!