Sei pultsulari eta mutilak taldeka, Espainiakora

Imanol Garcia Landa 2020ko urriaren 8a

Sei pultsulari eta mutilak t 1 1602172856856
Sei pultsulari eta mutilak t 2 1602172857845
Sei pultsulari eta mutilak t 3 1602172858753
Sei pultsulari eta mutilak t 4 1602172859451
Sei pultsulari eta mutilak t 5 1602172860386
Sei pultsulari eta mutilak t 6 1602172861175
Sei pultsulari eta mutilak t 7 1602172862242
Sei pultsulari eta mutilak t 8 1602172863056
Sei pultsulari eta mutilak t 9 1602172863894
Sei pultsulari eta mutilak t 10 1602172864841
Sei pultsulari eta mutilak t 11 1602172865532
Sei pultsulari eta mutilak t 12 1602172866340
Sei pultsulari eta mutilak t 13 1602172867314
Sei pultsulari eta mutilak t 14 1602172868115
Sei pultsulari eta mutilak t 15 1602172868924
Sei pultsulari eta mutilak t 16 1602172869806
Sei pultsulari eta mutilak t 17 1602172870906
Sei pultsulari eta mutilak t 18 1602172871759
Sei pultsulari eta mutilak t 19 1602172872520

Danok Danena halterofilia taldekoek Espainiako Txapelketako hainbat finaletan parte hartuko dute.

Espainiako Txapelketarako sailkapena lortzeko halterofilia lehiaketa antolatu zuten Danok Danena taldekoek irailean Zizurkilen. Taldeko sei pultsularik lortu dute txartela, eta mutilen taldeak parte hartuko du taldekako modalitatean.

Junior mailan Alazne Gomez sailkatu da, 64 kiloko kategorian. Basauriarra da, urtebete darama halterofilian, eta maila oso ona erakusten ari dela dio Batis Kortajarena prestatzaileak. «Aurten maila eta kategori bakoitzean bost finalista bakarrik sailkatu ahal zuten, eta Alaznek laugarren marka onena egin du sailkapenean. Gertu dauka hirugarrena, eta ea txapelketan postu hori lortzerik duen», zehaztu du Kortajarenak. Coruñan egingo da txapelketa, urriaren 17an.

Hurrengo txapelketa senior mailakoa izango da, azaroaren 14an, Coruñan. Eta bertan Danok Danena taldeko Ekaitz Kortajarenak (61 kiloko kategorian), Mikel Alvarezek (73 kilokoan), Naiara Madridek (49 kilokoan) eta Susana Davilak (64 kilokoan) parte hartuko dute. «Hiru aurrenekotan sartzeko aukera dute guztiek», dio entrenatzaileak.

17 urtez azpiko mailan, Jon Kepa Kortajarena sailkatu da, 55 kiloko kategorian. Azaroaren 21ean egingo da, Cadizen. «Aukerak ditu txapelketa irabazteko», esan du entrenatzaileak. «Junior mailan, hau da, 20 urtez azpikotan bere kategorian irabazteko aukera ere bazuen, baina aurtengoan jarri diren neurriengatik bakoitzak bere adinekoan parte hartu dezake bakarrik».

Bestalde, taldekako txapelketarako ere sailkatu da Danok Danena, gizonezkoen mailan, bosgarren marka onena eginez. Coruñan egingo da finala, abenduan. Taldea Mikel Alvarez, Ekaitz Kortajarena, Ion Sasiain, Jon Ander Iriarte, Jon Kepa Kortajarena eta Gorka Endjilok osatzen dute, eta ordezko moduan Jon Rodriguez, Pablo Ucero eta Peli Perez de Anuzita aritzen dira.

Horrez gain, Euskadiko Txapelketa urriaren 31n Gasteizen egingo dela azaldu dute Danok Danena taldetik. Eta asteburu honetan Gipuzkoako 15, 17 eta 20 urtez azpiko txapelketak egingo dira, Zarautzen.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!