Udazkeneko eta neguko basalandare jangarrien inguruko ikastaroa Fraisoron

Ataria 2020ko urriaren 7a

Urriaren 19, 21, 26 eta 28an eskainiko da 'online' eta 6 orduko iraupena izango du ikastaroak. Clara Gutierrez izango da irakaslea.

Udazkeneko eta neguko basalandareak identifikatu, bildu, erein, eta babestea eta beraien erabilera gastronomikoak ezagutzea da ikastaroaren helburua.

Gaztelaniaz izango dira saioak, aipatutako egunetan 16:00etatik 17:30era. Matrikulak 40 euro balio ditu eta fraisoro@fraisoroeskola.eus helbidean edo 943 69 21 66 telefonoan izango dute interesatuek informazio gehiago.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!