Zizurkilgo Udalak bat egin du urriaren 3an Sarek antolatutako ekimenarekin

Ataria 2020ko irailaren 29a

Udalak bat egin du Sare herritarrak bultzatutako 'Izan bidea' kanpainarekin eta larunbatean Euskal Herriko tontorretara egingo diren aldi bereko igoerarekin. Zizurkilen kasuan, Zarate-Aitz mendia da aukeratua. 

Herritarren artean zabaldu den bandoan aipatzen denez, "udalak urteak daramatza aldarrikatzen giza eskubide guztiak herritar ororentzat, eta nola ez, baita euskal presoentzat ere". Udalak esaten du presoek hamarkadak daramatzatela salbuespen politika jasaten, "oraindik indarrean dirauen mendeku politika da hori, Euskal Herrian gehiengo sozial eta politiko handi batek aldaketa aspalditik eskatzen duen arren".

Larunbatean, zizurkildarrak Zarate Aitz mendira igoko dira Sare herritarraren ekimenarekin bat eginez. Herriguneko aparkalekutik oinez abiatzeko deialdia egin dute, 08:30etan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!