Espainiako Txapelketan parte hartzeko txartel bila

Imanol Garcia Landa 2020ko ira. 17a, 14:59

Halterofiliako goi mailako lehia izango da larunbatean Zizurkilen. Hego Euskal Herriko pultsulari onenetakoak lehian ariko dira bertan, Espainiako Txapelketarako sailkatu ahal izateko. Intxaur frontoian izango da lehiaketa, 16:30ean hasita, eta bertan parte hartuko dute Danok Danena etxeko taldeak.

Guztira 25 pultsulari inguruk parte hartuko dutela espero da, eta horietatik hamar inguru izango dira Danok Danena taldekoak. Bertako prestatzailea den Batis Kortajarenak azaldu duenez, «Espainiako Txapelketara sailkatzeko aukera zaildu dute federaziotik, eta maila eta pisu bakoitzean marka onena duten lehenengo bost pultsulariak sartuko dira bakarrik». Bestalde, Danok Danenak talde bezala ere parte hartu nahi du Espainiakoan, eta horretarako hamabi onenen artean sartu behar du.

Hiru txandatan egingo dute lehiaketa, bakoitzean zortzi pultsulari inguruk parte hartuko dutelarik. Hainbat protokolo ezarri zaizkie antolatzaileei, eta ez dakite zehazki zenbat denbora iraungo duen txanda bakoitzak. Intxaur frontoira ikusle bezala joan ahal izango da, eta gehienez 110 pertsona sartu ahalko dira. Sartzerakoan tenperatura hartuko zaie ikusleei, eta gelak izango dira eskuak desinfektatzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!