Bi ikastaro Fraisoro eskolan

Tolosaldeko Ataria 2020ko ira. 14a, 09:51

Zizurkilgo Fraisoro eskolan bi ikastaro antolatu dituzte irailerako. Produktu fitosanitarioei buruzkoa da bata, eta landare basatiekin edota landatuekin lan egiten irakatsiko dute bestean. 

Produktu Fitosanitarioen Aplikatzailea ikastaroa, oinarrizkoa eta aurrez aurrekoa izango da (Oinarrizkoa). Irailaren 28tik urriaren 6ra izango da,15:00etatik 20:00etara, eta bertan produktu fitosanitarioak aplikatzeko txartela lortu ahal izango da. Guztira 25 orduko ikastaroa da eta 50 euro ordaindu behar dira. Luis Cebrian eta Egoi Martioda izango dira irakasleak. 

Beste ikastaroan baratzeetako edo lorategietako landareak sendatzeko modu naturalak irakatsiko dituzte. Fraisorok esan duenez, helburua da "landare basatiekin eta landatuekin landare-prestakinak egitea, teknika desberdinak erabiliz eta baratzeko eta lorategiko izurriteak eta gaixotasunak saihesteko trikimailu erraz eta eraginkorrak ezagutzea. Biodibertsitatea gure aliatua da landareen eta baratzezainen eta lorezainen osasunerako". Lau eguneko ikastaroa: irailaren 21, 22, 23 eta 24an emango dute, 15:30etik 19:30era. 16 ordu izango dira guztira, 40 euro ordaindu behar dira, eta Clara Gutierrez izango da irakaslea.  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!