Hasi dute ikasturtea

Ataria 2020ko irailaren 9a

Atzo hasi zuten ikasturtea Zizurkilgo Pedro Maria Otaño herri eskolan.

Atzo izan zen Zizurkilgo Pedro Maria Otaño herri eskolako ikasle eta irakasleen txanda. Ikasturtea segurtasun neurriak betez hasi dutela esan dute eta "ikasleak beharrezko goxotasunez jasotzeko" ikasturte hasiera tentuz prestatu dutela gaineratu dute. "Pozik eta lasai" joan zen lehen eguna, "pixkanaka moldatzen eta egokitzen joango gara gure egunerokoa."

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!