Ikastaro eskaintza zabala Zizurkilen

Ataria 2020ko abu. 30a, 08:56

Irailaren 10etik 25era egin beharko da matrikula Zizurkilgo udal bulegoetan edo 943 69 10 12 telefonora deituta.

Izena ematean, ikastaroaren ordainketa egin izanaren ziurtagiria aurkeztu beharko da. Bi edo ikastaro gehiagotan izena ematen duten pertsonek ordainketa bi epetan egiteko aukera izango dute: irailean ikastaro bat eta urtarrilean gainerakoak. Talde bakoitza sortzeko gutxieneko ikasle kopuru bat beharrezkoa izango da eta gehieneko kopuru bat finkatuko da talde bakoitzean, derrigorrezkoak diren distantziak mantendu ahal izateko.

Ikastaroetan izena ematen duten pertsonek udalak finkatutako protokoloak betetzeko konpromisoa hartuko dute: distantziak, garbiketa neurriak, musukoen erabilera... Protokolo hauek ikastaroak hasten diren momentuan emango zaizkio ikasle bakoitzari.Ikasturtean zehar beste konfinamendu bat bizi behar bada, udalak irakasleekin klaseak jarraitzeko modu egokiena adostuko du eta hauek bideratuko ditu. Modu birtualean jasotako klaseak, klase normal bezala kontatuko dira, eta ez da diru itzulketarik egingo.

Atxulondo kultur etxeko ikastaroak

Haurrentzat: antzerki tailerra.

Helduentzat: Patchwork, yoga, pilates aurreratua, forman jar zaitez, zumba, dancehall, ingeleseko mintzapraktika...

Iriarte kultur etxeko ikastaroak

Eskulanak, helduentzat gimnasia, memoria tailerra...

Bukalai dantza taldea

Zortzi talde osatu dira eta ikastaroak astearte, asteazken eta ostegunetan emango dira.

Loatzo Musika Eskola

Informazio gehiago nahi duenak 943 69 18 57 telefono zenbakian.

Ziotza Pilota Eskola

Benjamin, alebin, kadete eta infantilentzat pilota eskola izango da, neska eta mutilentzat Intxaur pilotalekuan. Prezioa 50 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!