Koronabirusa

Aurrera plazako bizilagunek negatibo eman dute PCR probetan

Ataria 2020ko uztailaren 31

Zizurkilgo Udalak adierazi duenez koronabirusaren agerraldia bi etxebizitzatara baino ez da mugatzen, eta bi etxebizitza horietan soilik jarraituko dute konfinatuta.

Zizurkilgo Aurrera plazako lehen zenbakiko agerraldia bi etxebizitzatara mugatzen dela argitu du Zizurkilgo Udalak. "Hala ondorioztatu dute osasun arduradunek gainontzeko etxebizitzetako bizilagun guztiei egindako probek negatibo eman ostean". Atzo, bi eraikinetako 60 bizilagun konfinatu zituzten, eta, beraz, bizilagun horiek euren ohiko bizitzarekin jarraitzeko modua izango dute guztiek negatibo eman eta gero. 

Koronabirusean positiboa eman duten bi etxebizitzatan soilik jarraitu beharko dute konfinatuta. Eta gaineratu dute, udal zerbitzuek konfinatuta geratzen diren bizilagunekin "etengabeko harremana" mantentzen jarraituko dutela.

Udalak, beste behin, bizilagunen jarrera eskertu eta txalotu du. Baina, lasaitasun mezua berretsiz, herritarrei segurtasun neurriak hartzen jarraitu behar dutela gogorarazi die.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!