Koronabirusa

Zizurkilgo liburutegia behin-behinean itxita

Ataria 2020ko uztailaren 24a

Zizurkilgo Udalaren arabera, Plazida Otaño liburutegiko langile baten gertuko senide batek positibo eman du Covid-19aren proban. Hori dela eta, liburutegia itxita mantenduko dute langileen osasun egoera argitu arte. 

Udal bulegoen funtzionamenduan ere aldaketak egingo dituzte. Behin-behinean, aurretiazko hitzorduarekin funtzionatuko dute, eta lehentasuna emango diete tramiteak telefonoz edo Internet bidez egiteari. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!