Koronabirusa

Atxulondo jatetxea berriro zabalduko dute

Ataria 2020ko uztailaren 23a

Bihar, uztailak 24, berriro irekiko dute taberna, egunotan guztiz desinfektatu ondoren.

Aurreko ostiralean itxi zuten taberna zerbitzari batek COVID-19an positibo eman ondoren. Lankide guztiek bi proba egin dituzte kutsatuta ote dauden edo ez jakiteko eta denek eman dute negatibo bi probetan. Beraz, taberna berriro irekitzea erabaki dute.

Zizurkilgo Udalaren jabetzako ostatua da Atxulondo eta Xabi Tello andoaindarrak kudeatzen du duela bi urtetik, tabernaren esleipena eskuratu eta gero. Probak egin eta langileek negatibo eman ondoren, jendea tabernara lasai joateko deia luzatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!