Erasunek Aranguren ordezkatuko du Binakako Promozio Txapelketan

Ataria 2020ko uztailaren 14a

Argazkia: BAIKO

Peña II.arekin osatuko du bikotea zizurkildarrak eta finalerdia uztailaren 24ean jokatuko dute. Finalera pasatuz gero, Erasunek ere jokatuko du partida hori.

Finalerdietako ligaxkako partida erabakigarria jokatzeko zuen Peña II.a tolosarrak Binakako Promozio Txapelketan. Bere bikotea Aranguren izan da txapelketa horretan, baina atzelaria CaixaBank Mastersa jokatzen ari da Ezkurdiarekin batera, eta uko egin dio binakako txapelketari. Hori horrela, Erasun zizurkildarra izango da Peña II.aren bikotea uztailaren 24ean jokatuko duten partidarako. Medranon (Errioxa) izango da partida eta Zabala-Ruiz izango dute aurkari.

Peña II-Erasun bikoak partida hori irabaziz gero finalerako sailkatuko dira, eta Erasunek ere partida hori jokatuko luke. Labriten izango da finala, abuztuaren 1ean, eta bertan zain egongo dira dagoeneko sailkatuta dauden Agirre-Eskiroz bikotea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!