Koronabirusa

Segurtasun neurriak betetzeko deia luzatu du Zizurkilgo Udalak

Ataria 2020ko uztailaren 10a

Egoera kontroletik kanpo ez ateratzeko elkar zaintzea dagokigula aipatu dute udal ordezkariek eta segurtasun arauak betetzearen garrantzia azpimarratu dute.

"COVID- 19a gure artean jarraitzen duela ageria geratu da egunotan. Positiboen kopurua ostera areagotzen ari da eskualdean", esan du Zizurkilgo Udalak bando batean.

Segurtasun arau hauek betetzearen garrantzia azpimarratu nahi izan du:

  • Maskara edo musukoaren erabilera. Distantzia bermatzen ez den guztietan derrigorrezkoa da baina ahal bada kalean une oro erabiltzea da gomendatzen dena.
  • Segurtasun distantziari eustea. Metro eta erdiko gutxieneko distantziari eustea da dugun neurri eraginkorrena ez kutsatzeko.
  • Eskuak sarri garbitzea.
  • Igandean botoa emateko maskara derrigorrezkoa izango da. Arduraz, udalak boto eremua berrantolatu du denon segurtasuna bermatzeko.

Herrian egoerak duen garapenaren arabera Zizurkilgo Udalak krisi mahaia deituko du ostera ere eta ez du baztertzen neurri gehiago hartzea. Era berean, osasun sailari, informazio gardena ematea eskatzen dio.                                                                                                                                                                

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!