Larunbatera arte liburutegia goiz eta arratsalde zabalduko dute

Ataria 2020ko uztailaren 2a

Uztailaren 1etik 3ra, 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara egongo da zabalik Plazida Otaño liburutegia eta larunbatean, uztailak 4, 10:00etatik 13:00etara irekiko dute. Datorren astean udako ordutegian hasiko dira.

Ikasleek azken txanpan daudenez, ikasteko toki bat izan dezaten goiz eta arratsaldez egongo da irekita Aiztondoko Plazida Otaño liburutegia.

Uztailaren 6tik aurrera udako ordutegian hasiko dira, 09:00etatik 14:00eara egunero, eta astelehen arratsaldeetan, 16:00etatik 20:00etara. Larunbatetan ez da liburutegirik zabalduko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!