Ate irekien jardunaldia antolatu du Danena futbol taldeak

Ataria 2020ko uztailaren 3a

Uztailaren 7an, asteartea, izango da, Elbarrena futbol zelaian. 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotako haurrentzat da jardunaldia.

Ate irekien jardunaldia 11:30ean hasiko da eta Danenakoek eskatu dute entrenatzeko arropa eramateko. Informazio gehiagorako 610 096 768 telefono zenbakira deitu daiteke edo info@danena-ke.com helbidera idatzi.

Bestalde, datorren denboraldirako Danena K.E.n izena emateko epea zabaldu dute. 2009, 2010, 2011 eta 2012 urteetan jaiotako mutil eta neskek eman dezakete izena. Horretarako aurretik aipatutako zenbakira deitu edo helbidera idatzi daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!