Koronabirusa

Uztailean ateak irekiko ditu eta kalera aterako da Zizurkilgo Gaztezulo

Ataria 2020ko uztailaren 3a

Egoera berriak edukiera egokitzea eskatzen duenez, Gaztezulon bertan mugatuta egongo da, hezitzaile bat eta 8 erabiltzailera.

LH4tik DBH4ra arteko gaztetxoei zuzendutako eskaintza izango du indarrean, txandaka antolatuta. Goizeko ordutegian egongo da jardunean, 10:00etatik 13:00etara bitartean.

Zenbait egunetan ekintzak Gaztezulotik kanpora egingo dira, batzuetan herrian bertan (Zizurkilgo frontoian, esaterako), eta beste batzuetan herritik kanpo (mendi-bizikleta, piraguismoa…). Herritik kanpora egingo diren ekintzetarako izena eman beharko da aurrez Gaztezulon bertan edo udal bulegoetan, aurreikuspenak egin ahal izateko.

Honako programazioa prestatu dute uztailerako:

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!