Koronabirusa

Aurten ez da San Joan surik izango herriko plazetan

Ataria 2020ko ekainaren 15a

Zizurkilgo Udalak eta Bukalai dantza taldeak erabaki dute ohiko festa ekimenik ez egitea aurten.

Konfinamendua arintzearekin batera dator aurten San Joan bezpera. Osasun gomendio nagusia jende pilaketak saihestea izanik, Zizurkilgo Udalak eta Bukalai dantza taldeak ez dute bideragarri ikusi Herrigunean nahiz Elbarrenan San Joan sua piztu eta ohiko dantzak egitea.

"Udan zehar, ahal bada, pixkanaka hasiko gara ekimenak egiten, baina beti ere segurtasun eta distantzia neurriak errespetatuz. Ez dugu lasterka egin nahi, egiten den hori ondo egin baizik”, azaldu du Maite Amenabar kultura zinegotziak. 

Udalak deia egiten die herritarrei San Joan bezpera arduraz gozatzera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!