Koronabirusa

Zizurkilgo Gaztezulo kalera aterako da

Ataria 2020ko ekainaren 9a

Zizurkilgo Gaztezulok beti eskaini izan du udako programazioa herriko gaztetxoentzat, eta aurten ere ez du atzera geratu nahi, dagozkion segurtasun neurriak hartuta eta talde txikietan antolatuta.

Konfinamendua arintzeko faseak aurrera doazen bezala, kalera ateratzeko gogoak ere inoiz baino ageriago geratzen ari dira. "Gazteen kasuan, gainera, gogo eta irrika hori nabarmenagoa da, ikasturte amaiera gerturatzen ari baita eta opor usaina gero eta gertuago sumatzen baita".

Gazteak zein asmorekin dabiltzan jakiteko, gazteekin elkartu nahi du Ane Artutxa Zizurkilgo Gaztezuloko hezitzaileak. Horretarako, Gaztezuloko telefonoa eta Gaztezuloko sare sozialak ireki ditu, gazteekin hitzorduak lotzen joateko, eta, bide batez, talde txikietan planak egiteko.

Interesa izan dezaketen gaztetxo guztiak WhatsApp mezu bat bidali dezakete 626 62 31 07 telefono zenbakira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!