Bi ikastaro eskainiko dituzte 'online' Fraisoro eskolan

Ataria 2020ko ekainaren 4a

Produktu fitosanitarioen aplikatzaile ikastaroa eta basalandareen inguruko beste bat izango dira aukeran.

Fraisoro Eskolan izango da saio hauen inguruko informazio zabalagoa, fraisoro@fraisoroeskola.eus helbidera idatzita edota 943 69 21 66 telefonora deituta.

Produktu fitosanitarioen aplikatzaile ikastaroa ekainaren 16tik uztailaren 24ra eskainiko da eta aurrez aurreko praktikak eta azterketa ere izango dira. Matrikulak 80 euro balio ditu.

Bestalde, balkoi, lorategi eta baratze familiarretan landutako basalandareen inguruko ikastaroa ekainaren 15etik 25era ekainiko da, sei saiotan, 17:00etatik 18:30era. WhatsApp bidezko tutoretzak egingo dira eta matrikulak 40 euro balio ditu. Clara Gutierrez Arana arituko da irakasle.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!