Koronabirusa

Datorren urtera atzeratu da Txapel Eguna

Ataria 2020ko ekainaren 3a

Iazko Txapel Eguneko irudi bat, Alatzne Etxaburuari jantzi ziotenekoa

Zizurkilen martxoaren 14an zen egitekoa XXVII. edizioa.  Hasieran, behin behinean atzeratu zen arren, datorren urtera arte ez egitea erabaki du festa batzordeak. 

Zizurkilgo festa batzordeak egoera aztertu ostean, Txapel Egunaren 27. edizioa datorren urtean, eta ahal bada, ohiko datetan egitea erabaki du. "Alex Inza zen aurtengo omendua eta datorren urtean jasoko du txapela eta merezi duen aitortza", aipatu dute festa batzordetik.

Txapel Eguneko omenduak Amabirjin jaiei hasiera emateko ohorea ere izaten du eta aurtengo festak ere kolokan daudenez,  Txapel Eguna ospatzeko datorren urtera arte itxarotea dela onena erabaki du batzordeak. Festen inguruan datozen asteetan jakinaraziko dute erabakia herriko bi festa batzordeek.

Txartelen itzulera

Txapel Eguneko afarirako txartela erosia zutenek, erositako leku berean (Iriarten edo Egarrin) dirua bueltan jasotzeko aukera izango dute txartela itzultzearen truke. Festa batzordeak eskerrak eman nahi dizkie bi tabernei laguntzeko erakutsitako borondateagatik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!