Joan den ostegun gauean "alerta dei bat" jaso zuten Ertzaintzan. Zizurkilgo etxebizitza batera gerturatu ziren, bikote arteko liskar bat zelakoan. Etxebizitzako emakumea identifikatzen hasi zirenean, etxebizitza barruan kolpeak eta gizonezko baten oihuak entzun omen zituzten: "Bere onetik aterata zegoen, eta etxeko hormen eta inmobiliarioaren aurka ari zen kolpeka".
Ertzainek, bi pertsonen artean eraso fisikorik ez zela izan baieztatu omen zuten. Aldiz, etxeko gela batzuk kalamua landatzeko egokituta zeudela jabetu ziren. Ondorioz, bi pertsonak atxilo eraman zituzten.
"Ondoren, baimenarekin berriro etxera itzuli eta erregistroa egin zuten". Ondorengoa aurkitu zutela azaldu dute Ertzaintzatik: 166 kalamu landare, ia bi kilo eta erdi kukulu, plastiko boltsa batzuk termo zigilatuta, kalamu eskejeak, kukuluekin adarrak, ziligatzeko makina eta liburuxka bat, apuntekeekin. Barne Sailetik jakinarazi dutenez, ostegunean atxilotutako bi pertsonak aske geratu dira, behin diligentziak amaituta.
Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!
EGIN ATARIKIDE!