Lanen elkar trukea egin dute Otañon

Ataria 2020ko maiatzaren 18a

Zizurkilgo Pedro Mari Otaño Herri Eskolako familiak eskolara hurbildu ahal izan dira gaur orain arte egindako lanak ekartzeko eta ondorengo hiru astetarako lanak poltsan eramateko.

Segurtasun neurriak hartu behar izan dira: eskolara sartzeko sarrera eta irteera bakarra, trukea frontoiko eremu ireki eta zabalean, familientzako ordutegi zehatzarekin, poltsak utzi eta hartzeko espazio banatuak eta famili eta irakasleen arteko distantzia errespetatu dira.

"Baina guztiak merezi izan du, une batez behintzat, elkar ikusi eta bi hitz egin ahal izateko", esan dute eskolako arduradunek. ·Ondorengo asteetako lana paperean jasotzeaz gain familia eta irakasleen arteko komunikazioa ezinbestekoa izango da familiek eskolako jarduna aurrera atera ahal izateko·. Ikasle zaharrenak biak uztartzen dabiltza, papereko lana eta irakasleekin topaketa digitalak ere egiten dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!