Koronabirusa

Aurten ez dira Oporretan Euskaraz udaleku irekiak egingo

Ataria 2020ko maiatzaren 19a

Eudeletik jasotako udarako gomendioen artean herrietan antolatzen diren udaleku irekiak bertan behera uzteko gomendioari kasu egingo dio Zizurkilgo Udalak.

"COVID-19a dela eta sorturiko egoerak ez du bermerik ematen, behar diren neurriak hartuz, udalekuak antolatzeko, beraz Zizurkilgo Udalak udalekuen antolaketa lanak bertan behera uztea erabaki du", jakinarazi du Iker Urruzola alkateak.

Egoera aldatuko balitz, eta momenturen batean gomendioak desberdinak izagno balira, udalak berriz ere udalekuak antolatzearen aukera aztertuko luke. "Guztion, eta bereziki gure umeen osasunaren alde erabaki zentzudunena dela uste dugu", esan dute udaletik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!