Koronabirusa

Liburuen izenburuekin kontakizun laburrak osatu dituzte

Ataria 2020ko maiatzaren 9a

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiak etxealdirako erronka proposatu zien irakurleei. 12 pertsonek hartu dute parte ekimenean.

Euskarazko liburuen izenburuekin kontakizun laburrak sortzea eta bideo bat grabatzea zen erronka.  12 pertsonek hartu dute parte eta liburuzainek aipatu dutenez, oso zaila egin zaie saria ematea. "Adituei bidali genien eta azkenean, denetatik 7 saritu ditugu", nabarmendu dute.
 
Liburu sorta bat jasoko du saridun bakoitzak. Astelehenero, Plazida Otaño liburutegiko sare sozialetan zintzilikatuko dituzte bideoak. Ikusgai dagoen hau, Bakartxo Urruzolarena da.
 
Hemen saridunak: Bakartxo Urruzola (Gasteiz), Maren Urkizu (Lasarte), Larraitz Uria (Hernani), Oihana Iguaran (Amasa), Lures Gorostegi (Zizurkil), Idoia Barandiaran (Zizurkil) eta Maialen Zazpe (Lizartza).

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!