Eman dituzte ezagutzera 'Txikitasunean handi' lehiaketako irabazleak

Ataria 2020ko maiatzaren 10a

15 eta 25 urte bitarteko gazteei zuzendutako ekimena izan da bigarren aldiz Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian antolatutakoa eta 13 argazki jaso dituzte denera.

LEGOko figura txikiekin, eguneroko eszenak islatzen dituzten argazkiak egitea zen lehiaketaren helburua. Antolatzaileen esan dutenez, parte hartzea uste bezain zabala izan ez bada ere, "positibotzat" jotzen dute ekimena jasotako argazkien kalitatea "oso ona" izan delako. "Ezohiko baldintza honetan, ezin izan dugu zenbait gaztegunerekin pentsatuta genuen elkarlana egin eta horrek asko mugatu du parte hartzea", aipatu dute liburuzainek. "Saria eskuratu duten argazkiekin batera badira beste hainbat eder, eta agian, egoerak laguntzen badu, argazki guztiekin, iraila aldera, erakusketa bat jarriko dugu Plazida Otaño Liburutegian".
 
  • Lehen saria (Aiztondo bailarakoa): Irantzu Urkola 22 urteko zizurkildarra. 100 euroko saria jaso du.

  • Lehen saria (Aiztondo bailaratik kanpokoentzat): Maren Urkizu 17 urteko lasartearrarentzat. 100 euroko saria jaso du.

Lehiaketa honek Fotoprixen laguntza jaso du. 30 euroko 10 bonuekin kolaboratu du. Eta saritutako bigarren eta laugarren argazkiak hauek dira: 
 
  • Bigarren saria: Alaitz Arrese 20 urteko lasartearra. Fotoprixen 30 euro gastatu ahal izateko txartela jaso du.
 
  • Laugarren saria: Amaia Harto 21 urteko hernaniarra. Fotoprixen 30 euro gastatu ahal izateko txartela jaso du.
 
Munstroen lehiaketa
Bestalde, Plazida Otaño liburutegiak konfinamenduan beste lehiaketa bat ere jarri du martxan, Lego familian izenburupean. Familia giroan, legoko piezekin Koronabirusarekin bukatuko duen munstroa, robota edo tramankulua eraikitzea eskatzen dute liburutegitik. 33 familiak hartu dute parte eta 50etik gorako munstro edo tramankulu jaso dituzte. Oinarrietan, irudimena erabiltzea baloratzen zuten eta hemen ikusi daitezke saritu dituzten piezak.
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!