Koronabirusa

Astebururako proposamenak luzatu dituzte Kultura eta Euskara sailetik

Ataria 2020ko apirilaren 30a

Zizurkilgo Udaleko ikastaroetako irakasleek bideo, audio eta aurkezpen tutorial berriak prestatu dituzte herritarren artean zabaltzeko.

Mota guztietako proposamenak jarri dituzte zizurkildarren eskura, "gustu guztiak asetzeko modukoak". Aukeren artean pilates eta yoga saioak daude. 

Ikastaro horien bideoak eta, horrez gain, Zumba, Forman jar zaitez, Sabel dantza, Helduentzako gimnasia, Patchwork eta eskulanak egiteko proposamenak ere topatu ahal izango dira Zizurkilgo Udalaren Kultura eta Euskara Facebookeko orrian eta Twitterreko Zizurkil Kultura atarian.

Loatzo musika eskolak etxean musika-tresnak egiteko bidalitako proposamenak ere zintzilikatu dituzte orrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!