Koronabirusa

Etxeko lanak, paperean

Ataria 2020ko apirilaren 29a

Zizurkilgo Pedro M. Otaño Herri Eskolak lan proposamenak etxeetara paperean bidali ditu. Martxoaren 13az geroztik lan egiteko modu desberdinean aritu dira familia eta irakasleak.

Egoera luzatuko dela ikusita, lan egiteko modua aldatu, eta irakasleek hiru asteetarako lan proposamenak paperean banatu dizkiete. Familiekin gertuko harremana bilatuz osatu dituzte. Aldiz, ikasle helduenekin aplikazio digital ezberdinak dituzte martxan. Familia guztietara iristeko Zizurkilgo udal langile eta boluntario talde baten laguntza jaso dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!