Koronabirusa

Balkoiak dantzako osagarriz apaintzeko deia luzatu dute

Ataria 2020ko apirilaren 28a

Apirilaren 29a, asteazkena, Dantzaren Nazioarteko Eguna denez, Zizurkilgo Udalak eta Bukalai dantza taldeak proposamena zabaldu du herritar guztien artean.

Asteartetik, asteazkenera bitartean Zizurkilgo balkoiak dantzako osagarriz apaintzeko eskatu diete herritarrei. Abarkak, alpargatak, zapiak… zintzilikatzera animatu ditu, Zizurkil herri dantzaria eta dantzazalea dela agerian uzteko.

Bukalai dantza taldeak urteak daramatza euskal dantza Zizurkilgo haur eta gaztetxoei irakasten, eta une honetan talde handia dauka bere atzean, 5 urtetik 18 urtera arteko neska-mutilez osatua.

Dantzaren Nazioarteko Eguna plazetan ospatzeko aukerarik ez denez izango, balkoien bidez egun hori gogoan izatea lortu nahi dute Bukalai dantza taldeak eta Zizurkilgo Udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!