Koronabirusa

Herriko merkatari eta ostalariei laguntzeko dekretua atera du udalak

Ataria 2020ko apirilaren 21a

Zizurkilgo Udalak erabaki du bere eskumenekoak diren gaietan laguntza ematea Zizurkilgo merkatari eta ostalariei, COVID-19 birusak sortutako osasun krisiak eragindako kalteak arintzen laguntzeko.

Laguntza horiek eskuratu ahal izango dituzte jarduerak itxi behar izan dituzten Zizurkilgo merkatari eta ostalariek, jarduerarik izan ez dutenek edo aurtengo urtarrileko eta otsaileko datuekin alderatuta negozioan % 60ko galera izan dutenek.

Besteak beste, honako hauek dira dekretuan jasota dauden laguntzak:

  • Lokala jabetzan dutenek ez dute ordaindu beharko 2020ko Ondasun Higiezinen gaineko Zerga. Alokairuan dutenei, berriz, lokalari dagokion Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren zenbatekoa ordainduko zaie.
  • Ez zaie kobratuko 2020ko ekonomia-jardueren zerga.
  • Ez zaie kobratuko aurtengo 2. hiruhilekoari dagokion zabor-tasa.
  • Itzuli egingo zaie aurtengo 2. hiruhilekoari dagokion ur-kontsumoaren zenbatekoa.

Ostalaritzarako erabiltzen diren udal jabetzako lokalen alokairuaren kasuan, ez da errenta kobratuko, itxialdia indarrean dagoen bitartean.

Dekretuaren testua osorik kontsultatu ahal izango duzue honako dokumentuan.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!