Zizurkilen ere bat egin dute sortzaileen grebarekin

Ataria 2020ko apirilaren 21a

Zizurkilgo Kultura sailak, Plazida Otaño liburutegiak eta Gaztezulok bat egin dute kulturgintzak apirilaren 21 eta 22rako deitutako greba digitalarekin.

Hori dela eta, bi egun horietan ez dute inolako edukirik argitaratuko euren sare sozialetan.

"Jakitun gara kulturgintza behin-behinekotasun egoeran egon izan dela beti, eta osasun krisi garai honetan, kolpe larria jaso duela berak ere. Egoera hori ikusarazteko eta sortzaileei elkartasuna adierazteko, guk ere greba digitalarekin bat egitea erabaki dugu, ikusezina izan den hori ikusgarri egiten laguntzeko, eta konponbideak bilatzeko bidean babesa adierazteko", adierazi dute Zizurkilgo kultura eta gazteria arloko ordezkariek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!