Koronabirusa

Zizurkilgo ikastaroekin jarraitzeko aukera

Ataria 2020ko apirilaren 9a

Zizurkilen ikasturtean zehar ikastaroak eskaintzen dituzten irakasleek aurkezpen tutorialak prestatu dituzte. 

Zizurkilgo Udalak herritarrak animatu dituzte ikastaroetako irakasleek prestatutako bideoak ikusi eta proposamenak praktikatzera. Pilates, yoga eta sabel dantzako irakesleek egin dituzte bideoak. 

Era berean, Zizurkilgo Udalaren Kultura eta Euskara-ren Facebook orrian  zumba, patchwork, eskulan eta forman jartzeko proposamenak daudela gogoratu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!