Koronabirusa

Etxeko balkoiak janzteko deia luzatu du Zizurkilgo Udalak

Ataria 2020ko apirilaren 10a

Igandean ospatzen den Aberri Egunaren harira deialdia luzatu du udalak herritarren artean, balkoiak ikurrinarekin apaindu ditzaten.

"Aberri Eguna gain-gainean dugu, iganderako egun batzuk baino ez dira falta, baina aurten ezingo gara kalera atera gure aldarrikapenak egitera", esan dute Zizurkilgo Udaletik.

Hori dela eta, dei egin diete herritarrei etxeko guztiak elkartu eta ikurrinak egitera, etxeko balkoiak janzteko. Paperez, kartoiz edo bakoitzak nahi duen materiala erabiliz, ikurrinak egitera gonbidatzen dituzte zizurkildarrak.

Ondoren, udal arduradunek eskertuko lukete balkoiaren argazkia ateratzea eta bulegoa@zizurkil.eus helbidera bidaltzea, argazki guztiak Kultura eta Euskara Sailaren Facebookeko orrian zintzilikatu ahal izateko.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!