Koronabirusa

Familian egiteko lego lehiaketa jarri du martxan Plazida Otañok

Ataria 2020ko apirilaren 4a

Koronabirusa suntsituko duen munstro, robot edo artefaktua asmatzeko proposamena luzatu dute liburutegitik. Argazkia atera eta 630 15 92 63 telefonora bidali beharko da, apirilaren 30a baino lehen.

Legoko piezekin egin beharko da munstro, robot edo artefaktua eta liburuzainek aipatu dutenez, nahiz eta kontu serioa izan, umorearen erabilera baloratuko dute.

Lanak WhatsAppera bidali beharko dira familiaren bi abizenak, herria, probintzia, harremanetarako telefono zenbakia eta helbide elektronikoa adierazita. Gero kultura saileko langileek erabakiko dituzte sariak, maiatzaren 6an.

Sari bat egongo da Aiztondo bailarako familientzat eta 30 euro eskuratuko ditu familia horrek Fotoprix-eko online produktuetan gastatzeko; Beste horrenbeste gastatu ahal izango du, Aiztondotik kanpora sariduna suertatzen den familiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!