Koronabirusa

Nazioarteko haur eta gazte liburuaren egunerako gomendio eske

Ataria 2020ko martxoaren 31

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegiak ekimena jarri du abian, apirilaren 2ko Haur eta Gazteen liburuaren eguna aitzakia bezala hartuta.

Argazkiak eta irakurketak proposamenak 630 15 92 63 telefonora bidaltzeko deia luzatu dute liburuzainek. "Haurra edo gaztea bazara bidali zure argazkia irakurtzen ari zaren liburuarekin, galtzerdietan, eta gomendatu gustuku dituzun liburuak", esan dute.

Plazida Otañoko liburutegiko sare sozialetan zintzilikatuko dituzte gero jasotako argazkiak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!