Koronabirusa

Zizurkilgo Udalak protokoloak finkatu ditu boluntario sarearen jarduna kudeatzeko

Ataria 2020ko martxoaren 28a

Zizurkilgo Udalak, orain, protokoloak finkatu ditu, boluntarioen sarea eta beharra dutenena ahalik modu egokienean kudeatzeko, eta, uneoro, segurtasun eta babes neurriak indarrean egongo direla bermatzeko.

Zizurkilgo Udalak boluntarioen sarea eratzeko deialdia egin zuenetik, herritar ugarik deitu dute udalera beren laguntza eskaintzeko. Hainbat eratako jardueretarako eskaini dute beren burua.

Gainera, udalak, sarearen kudeatzaile eta bitartekari gisa, bere buruari ere izendatu dizkio betebeharrak, eta horiek guztiak kontsulta daitezke argitara eman duten protokoloan.

Zizurkilgo Udalak gogoratu du, halaber, oraindik aukera badagoela izena emateko, bai boluntarioen taldean, bai laguntza beharra dutenen taldean ere.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkie boluntarioen taldean izena eman dutenei, lankidetza eta elkartasuna beharrezkoak baitira egungo alarma-egoera honetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!