Koronabirusa

Zilborra

Erabiltzailearen aurpegia Unai Mendizabal 'Mendi' 2020ko martxoaren 29a

Doinua: Nork bere mundu intimo.

Etxe barruan sartuta

gauden bitartean kexan

txoriak kantuan dabiltz,

behorrak larrean etzan,

udaberriak zuhaitzak

loratu ditu sorpresan...

Gelditu garen honetan

guztia salba genezan

ispiluari begira

onartu dezagun, esan

ez garela ezin besteko

munduak jarraitu dezan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!