Koronabirusa

Elbarrenako udal bulegoetan eskainiko da arreta

Ataria 2020ko martxoaren 18a

Covid 19a dela eta, Zizurkilgo udalak jakinarazi du harrera zerbitzua Elbarrenako bulegoetan emango duela.

Bertara ezinbesteko kasuetan baino ez da joan behar, eta, hara joatekotan, aurretik telefonoz hitzordua eskatu behar da. Telefonoa honakoa da: 943 69 10 12.

Beste bi modutara ere jar daiteke harremanetan udalarekin: telefonoz deituta, aipatutako zenbakian, edo bide telematikoak erabiliz Zizurkilgo Udalaren web orrian (www.zizurkil.eus), Udala on line/ Tramiteak on line atalean.

Azkenik, Udalak jakinarazi du udalarekin bete beharreko epeak etenda geratzen direla hamabost egun hauetan. Aldez aurretik barkamena eskatzen du udalak sortutako eragozpenengatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!