Guretzako taldearen bigarren hitzordua ostiralean

Ataria 2020ko martxoaren 5a

Zizurkilera bizitzera joandako emakumeen sarea osatzeko asmoz jarri dute martxan ekimena eta lehen bileraren ondotik, bigarrena martxoaren 6an egingo dute, 10:00etan Atxulondo kultur etxean.

Hainbat jatorritako emakumeak bildu ziren lehenengo hitzordu hartan, eta ekimenak jarraipena izango du, gaiarekiko interesa eta partaideen prestutasuna kontuan hartuta.

Lehenengo topagunean aljeriar, marokoar eta nigeriar jatorriko emakumeak bildu ziren, batez ere, bai eta Hego Amerikako emakume bat ere. Sarea zabaltzea eta sendotzea ere badenez asmoa, aurrez aurreko eta ahoz ahoko gonbidapenak zabaltzen jarraitu dute, eta lehenengo hitzordura bildutakoak eurak ere mezulari bihurtu dituzte, emakume horien guztien errealitatea ikusgai egitea eta herrian ezagutzera ematea lortu nahi baitute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!