Egin dituzte 2 XEXTOren zozketak Zizurkilen

Ataria 2020ko otsailaren 29a

Bi saski ederren zozketa egin dute eguerdian Zizurkilen; 20514 eta 20254 izan dira zenbaki sarituak.

Zizurkilgo Udala eta herriko merkari eta ostalariek, bertako merkataritza eta ostalaritza sustatzeko eta indartzeko, gaurko eguna, otsailak 29a (bisurtea) aitzakia bezala hartuta, 2 XEXTO edo saskiren zozketa egin dute eguerdian, Joxe Arregi plazan. Aurretik Erraldoien kalejira egin dute.

Zozketa egin berritan, ez da irabazlerik agertu plazan. Honako zenbakiak atera dira: 20514 eta 20254.

Otsailean zehar, udalak txartel bat banatu zuen etxez etxe eta txartel horren trukean zozketarako 10 zenbaki oparitu dira herriko komertzio eta tabernetan eta egin dute bost euroko gastu bakoitzeko, bina zenbaki eskuratu dituzte. Guztira 32.000 zenbaki banatu dira herri guztian.

Saritutako zenbakiaren jabea hamabost egunetan azaltzen ez bada berriro egingo da zozketa. Zenbakia ikusgai egongo da herriko denda, taberna, udal bulegoetan eta udalaren web orrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!