Merkataritza sustatzeko bi saskiren zozketa egingo da larunbatean

Ataria 2020ko otsailaren 28a

Euskaraldiaren harira Zizurkilen osatu zuten saskia

Otsailaren 29an, Joxe Arregi plazan 12:30ean egingo da zozketa eta aurretik, eguraldiak laguntzen badu, Erraldoien kalejira egingo da Elbarrenan.

Zizurkilgo Udala eta herriko merkari eta ostalariek, bertako merkataritza eta ostalaritza sustatzeko eta indartzeko, otsailak 29a (bisurtea) aitzakia bezala hartuta, 2 XEXTO edo saskiren zozketa egitea erabaki zuten.

Otsailean zehar, udalak txartel bat banatu zuen etxez etxe eta txartel horren trukean zozketarako 10 zenbaki oparitu dira herriko komertzio eta tabernetan eta gasturen bat eginez gero zenbaki gehiago jaso ditu erosle bakoitzak. Guztira 32.000 zenbaki banatu dira herri guztian eta Zizurkilgo taberna eta komertziotan eskuragarri daude.

XEXTOetan parte hartu duten komertzioen produktuak eta “baleak” egongo dira.

Saritutako zenbakiaren jabea hamabost egunetan azaltzen ez bada berriro egingo da zozketa. Zenbakia ikusgai egongo da herriko denda, taberna, udal bulegoetan eta udalaren web orrian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!