Egarriko Alexi jantziko diote txapela

Ataria 2020ko martxoaren 5a

Martxoaren 14an ospatuko du Zizurkilgo jai batzordeak Txapel Eguna. Tartean omenduko dute Elbarrenako tabernako nagusia. Egunotan salgai jarriko dira txartelak Iriarten eta Egarrin, 22 euroan.

 

Zizurkilgo jai batzordeak labur jakinarazi du, zergatik jantziko dioten txapela Alex Inzari:

“Alex Inza bezalako pertsonek garrantzia berezia dute herri bat, komunitate bat egiterakoan. Egarriko Alexek etxean sentiarazi ditu Egarrira sartu diren zizurkildar oso ezberdinak, izan Elbarrenakoak zein herrigunekoak, gazteak, helduak zein adinekoak. Beti dago prest, gainera, herri ekimenetan laguntzeko, festetan edo bestelako ekimenetan. 
27. edizioa duen Txapel Egunaren helburua ez da inoiz izan lorpen handiak goratzea, herri giroan garrantzia duten horrelako herritarrak aitortzea baizik. Horregatik Zizurkilgo jaiak antolatzea helburu nagusi duen festa batzordeak herrigunetik haratago begiratu nahi izan du aurtengo txapela jartzerakoan eta zizurkildar guztiekin tratu atsegina izaten hamarkadak daramatzan Alex Inza herritarrari jarriko diogu txapela”.

Martxoak 14, larunbata

16:00. Txapeldunen mus lehia zentroan.
17:30. Bukalai dantza taldearen emanaldia Intxaur frontoian
20:00. Trikitilariekin eta Haritz Mujika eta Amaia Agirre bertsolariekin poteoa. 
21:00. Txapeldunen afaria Iriarte jartetxean. 
-Arrain zopa
-Baserriko oilaskoa
-Etxeko tarta
-Kafea eta txupitoa

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!