Emakume zientzialarien eguna ospatuko dute Pello Mari Otañon

Ataria 2020ko otsailaren 10a

Zientzia alorrean emakumeen presentzia areagotzeko ekitaldiak egingo dira Zizurkilgo ikastetxean, otsailaren 11n.

Aurten, Steam Proiektuan murgilduta dabil Pedro Mari Otaño ikastetxea. “STEAM” Ingelesezko akronimoa da: Science, Technology, Engineering, Arts eta Maths, hots, zientzia, teknologia, ingeniaritza eta matematikak. STEAM hezkuntza estrategia bat da eta estrategia honek ondorengoa lortu nahi du: Pentsamendu zientifiko, teknologiko, artistiko eta matematikoaren kultura suspertzea, eta ikasleak, erabakiak hartzeko orduan, ebidentzietan oinarritutako arrazoimena erabil dezaten bultzatzea, arazoak ebatziz eta lan kooperatiboa erabiliz. Hau guztiaz gain, Steam estrategiak zeintzia alorrean emakumeen presentzia areagotu nahia du eta, besteak beste, hemendik dator emakume zientzialarien eguna ospatzea.
 
Hiru jarduera nagusi egingo dituzte eskolan:
 
  • Haur Hezkuntzako ikasleek Zientzia gela esploratzen saioa aurrera eramango dute. Hainbat esperimentu, zientzialari emakumeen bibliografiak eskura izan eta ingurua aztertzeko eta ikertzeko hainbat tresna eskura izango dituzte (Mikroskopioak, tutuak, pisuak...)
 
  • Lehen hezkuntzako lehen, bigarren eta hirugarren mailako ikasleek Virginia Gracia Aranzadiko Astronomia Saileko kidearekin “Leihoa Unibertsora” saioa burutuko dute. Zerura begiratzen dugunean ikusten duguna nola interpretatu ikasteko.
 
  • Lehen Hezkuntzako laugarren, bosgarren eta seigarren mailako ikasleek AEBko Houston hirian bizi eta ikerlari gisa lanean ari den Sonia Villapolekin bideokonferentzia egingo dute. Sonia, kirolean traumatismoek eragindako garun lesioei buelta emateko ikerketa lanean ari da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!