'Ama hizkuntzaren kantuak eta kontuak'

Ataria 2020ko otsailaren 5a

Aiztondoko Plazida Otaño liburutegian aurrera daramaten Motxila Ibiltaria ekimenean jarritako misioaren emaitza ikusgai izango da larunbata arte.

Ekimenean parte hartzen duten familiei eskatu zaie, aiton-amonei ahozkotasunarekin lotutako ipuinen bat, kanturen bat edota esku jolasen bat kontatzeko eta jasotakoarekin osatu dute erakusketa liburutegiko hemerotekan.

Motxila Ibiltariaren hurrengo misioa ere zehaztu dute liburuzainek. Bi zomorroren nahasketatik sortzen den izaki berri bat asmatu beharko dute familiek eta eskulan batean irudikatu beharko dute zomorro berria. Dagoeneko lehenengo asmakizunak agertu dira liburutegian. Behin guztiak bilduta beste erakusketa bat egingo dute Plazida Otañon.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!