Modelismo estatikoko erakusketa asteburuan

Ataria 2020ko urtarrilaren 24a

Bihar eta etzi, modelismo estatikoko erakusketaz gozatu ahal izango da Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean. Bertan elkartuko dira Gipuzkoako Modelismo Estatiko elkarteko kideak, beren lanak aurkezteko eta nola lan egiten duten erakusteko. Bihar, egun osoan zehar ikusi ahal izango dira lanak, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Etzi, berriz, goizez bakarrik, 10:00etatik 14:00etara bitartean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!