2020/01/24 15:00

Eskola Kalera Jolas Tutorizatuekin

Eskola Kalera Jolas Tutorizatuekin
Zizurkil

15.15. Zizurkilgo erraldoiekin eta eskolako ikasle trikitilari eta panderojotzaileen laguntzarekin Zizurkilgo kale ezberdinetatik zehar kalejiran Joxe Arregi plazara iritsiko dira.

15.45. Joxe Arregi plazan Jolas Tutorizatuak burutuko dira.

 Jolas tutorizatuak Pedro Mari Otaño eskolan erroturik dagoen jolas-dinamika bat da. Patio orduan, jolas-dinamika honi esker, adin tarte desberdinetako ikasleek elkarrekin jolasteko aukera dute.  Beraien arteko harremana, nahiz eta adinez desberdina izan, berdinen artekoa izatea bultzatzen da. Haur guztien hitzak indar bera du. Bestalde, euskararen erabilera ez-formala lantzeko dinamika aproposa da. 
2 eta 3 urteko ikasleentzako Txiki-Txokoa antolatuko da. Bertan PSIKOMOTRIZATE areto batetako material artean eta egurrezko erainkutza blokeekin  jolasean aritzeko aukera izango dute.

16.25. Amaitzeko, ikasle guztiei merienda banatuko zaie. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!