Pedro Mari Otaño Herri Eskolaren ateak zabaldu dituzte

Ataria 2020ko urtarrilaren 18a

Pedro Mari Otaño Herri Eskol 1 1579510944834
Pedro Mari Otaño Herri Eskol 2 1579510945265
Pedro Mari Otaño Herri Eskol 3 1579510945595
Pedro Mari Otaño Herri Eskol 4 1579510946209
Pedro Mari Otaño Herri Eskol 5 1579510946708

Ate irekien jardunaldia egin zuten larunbatean eta datorren ostiralean, eskola kalera aterako dute.

Larunbatean 11.00etatik 13.00etara Pedro Mari Otaño Herri Eskola familia berriei ireki zieten. Hantxe izan ziren, ordea, egunerokoan ibiltzen diren ikasle, familia eta irakasleak eskolako egunerokoa erakusteko asmoz. Ate irekietan Eskolako Hezkuntza Proiektua azaltzeaz gain, ikasgela desberdinak eta jarduera desberdinak martxan ikusteko parada egon zen.
 
Ate ireki hauen ondoren urtarrilaren 24ean, ostiralean, alderantzizkoa egitera doaz. Famili berriak eskolara gonbidatu ondoren, oraingoan eskola kalera aterako dute. Jolas tutorizatuetan arituko dira.
Amaitzeko, otsailaren 3an, astelehena, 17,00etan Kontulari2 taldearen eskutik eskolako 2 urteko gelan ipuin kontaketaz gozatzeko aukera izango dute. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!