Saihesbidearen alde, festa eta protesta

Itzea Urkizu Arsuaga 2020ko urtarrilaren 18a

Joxe Arregi plazak hartu du saihesbidearen aldeko mugimenduaren aldarria, eta festa giroan berretsi dute, urtetako eskaera.

Iragarri bezala, eguerdian ekin diote festari eta protestari, Zizurkilen. Saihesbidearen aldeko hitzordura deituta ziren herritarrak, eta hala bertaratu dira, dozenaka. 

Antolatzaileek argitu dute, gaurkoa ez zela elkarretaratzeko eta adierazpenak irakurtzeko eguna: "Festa giroan egin nahi dugu gaurkoa, eta horretarako antolatu dugu pintxo potea ere". Zizurkildarrek, horrela, mokadu bat dastatu, eta Biala orain! leloa daramatzen banderolak eskuratzeko aukera izan dute plazan. Erraldoiek ere bat egin dute saihesbidearen aldeko aldarriarekin. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!