Pedro Mari Otaño Herri Eskolaren ateak irekiko dituzte larunbatean

Ataria 2020ko urtarrilaren 13a

Urtarrilaren 18an, larunbatean 11.00etan, familia berrientzako ate irekiak burutuko dituzte.

11.00etan familia berriei eskolaren aurkezpena egingo zaie mediatekan eta ondoren eskola erakutsiko zaie. Dagoeneko eskolan diren haur eta gurasoak bertan izango dira espazio eta jarduera desberdinak aurrera eramanez.

Ate irekien iraupena 90 minutukoa izango dela aurreikusten da, aurkezpena 40 minutu eta bisita 50 minutu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!